Goenkale
Euskadi Irratian
Olatz Beobide: 'Coca Colarena baino sekretu handiagoa da Goenkalerena'
Erredakzioa
'Goenkale' telesaileko zuzendaria da Olatz Beobide eta elkarrizketa egin diote Euskadi Irratiko 'Faktoria' saioan. Hurrengo denboraldiko "biblia" idazten ari direla jakinarazi du.
-
Olatz Beobide, Goenkaleren aurkezpenean
Olatz Beobide 'Goenkale'ko zuzendariari, elkarrizketa egin diote Euskadi Irratiko 'Faktoria' saioan. Telesailaren 20. denboraldia izango da irailean hasiko dena. 20 urte iraun ditu pantailan Europako telesailik zaharrena denak, baina zuzendariak berak ere ez daki zein izan daitekeen horren sekretua. "Coca Colarena baino sekretu handiagoa" dela aitortzen du.
Horrez gainera, hurrengo denboraldi horretako "biblia" prestatzen ari dela jakinarazi die Faktoriako lankideei Beobidek. Datorren urteko trama nagusiak oraintxe ari dira lantzen. Ikusleengandik jasotzen dituzten iritziak, jendeak esaten diena, kontutan hartzen dutela istorio horiek lantzerakoan esan du 'Goenkale'ko zuzendariak.
Elkarrizketa osoa entzun dezakezue segidan.