Itxi

Goenkale

Goenkale

Goenkale

Aurrerapena: Maiatzak 28

Abian jarriko dute mirandatarrek Dorothyren aurkako plana, 'Goenkale'n

Erredakzioa

Dorothyren benetako asmoa zein den kontatuko die Mireiak Juliani eta Estherri, eta Julianek bere neskalagun ohiaren kontrako plana martxan jarriko du. 'Goenkale', astelehen eta asteartetan, ETB-1en.

0:59

Dorothyren benetako asmoak zeintzuk diren jakin ostean, mirandatarrek bere aurkako plana martxan jarriko dute gaur 'Goenkale'n. Mireia ez du inoiz erabateko konfidantzarik izan Dorothyrengan eta hainbat ikerketa egin ditu azken aldian haren benetako asmoak zeintzuk diren jakiteko. Julianek daukan informazio hori eskuratu eta hau salatzeko asmoa duela jakin ostean, Julianekin eta Estherrekin hitz egingo du  eta Dorothyren aurkako plana abian jarriko dute. Baina Dorothyk ere bere aurka doazenaren susmoa izango du.

Bestalde, sexu gauaren ostean, Maddi eta Eider Arraldetik joango dira denboraldi batez, Said bertan utziz, bakar-bakarrik.

Aimar denbora luzez bere amarekin hitz egin gabe egon ondoren, Sabin barkatzeko bitarteko lanak egiten arituko da. Horrela, Aimar gertatutakoa barkatzen eta berarekin harremana berreskuratzen hasiko da.

Leirek Nelson Estherrekin ere harremanetan dagoela jakingo du, eta emakume bien artean Nelsoni eskarmentu bat ematea adostuko dute.

Bestalde, Kandidok jarrera onbera hartu eta Luisen hilketa dela eta Asun eta Sabino ez salatzea erabakiko du. Izan ere, Sabini esker Naia bizik dago, eta horrek familia bien arteko harremana hobetzea ekarriko du.

Ez galdu 'Goenkale'ren gaurko atala, 22:20tik aurrera, eitb.com-en eta ETB-1en.