Goenkale
Aurrerapena
Leuzemia duela esango diote Hodeiri, gaur, 'Goenkale'n
EITB
EITB
Asteleheneko atalean, Izaskunen eta Arantzaren arteko hurbiltzea izango da. Gainera, Kepak eta Barbarak Lukasi iruzur egiteko eta diruarekin Arraldetik ihes egiteko plana prestatuko dute.
Behin talasemia gaixotasunaren berragertzea baztertuta, Hodeik ospitalera joko du, berriz, proba gehiago egiteko; hantxe, bat-batean, Taniarekin egingo du topo. Bertan zergatik dagoen esan beharrean, gezurra esango dio, baina Taniak ez du azalpena sinistuko. Horrela, ospitalean berriro elkarrekin topo egiten dutenean, Tania Hodeirekin sartuko da kontsultan diagnostikoa entzuteko: leuzemia.
Bestalde, Pascal aitaren heriotzaren 20. urteurrean mezatara joango da Izaskun, Arantzarengana hurbiltzeko asmoz. Arantzak, ordea, ez du ondo hartuko Izaskun han ikustea, eta batak besteari hainbat gauza aurpegiratu eta beste zenbait egia entzun ondoren, bien arteko hurbiltzea izango da.
Etxean dagoela, Sabinok ebakia egingo du hankan. Lupek sendamina jarriko dio zaurian, Etxegarai familiakoek zauriak ixteko egiten duten ukendua. Asun honen kontra egongo da, eta, gainera, ukenduak infekzioa eragingo dio.
Azkenik, Interpol Barbararen bila dabilela ohartu ondoren, Lukas Keparekin geratuko da, biek dituzten negozioak bertan behera uzteko. Lukasen iritzia aldatzeko asmotan, bere emaztea zoratuta dagoela esango dio Kepak. Polizia bere emaztearen atzetik ibiltzeaz gain, bere atzetik ere badabilela pentsatuko du. Hortaz, Kepak bere planaren berri emango dio Barbarari: Lukasi iruzur egingo diote, eta diruarekin Arraldetik ihes egingo dute betiko.
Ez galdu 'Goenkale', astelehen eta astearteetan, 22:15etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en zuzenean.