Gu Ta Gutarrak
Txapeldun berria
Enara, kuadrilla arrosako jatorrena!
I.A.
Janireri kuadrilla arrosako jatorrenaren txapela kentzeko ordua iritsi zaio, eta kuadrillako jatorrena Enara dela erabaki du talde arrosak, bozketa bidez.
"Gu Ta Gutarrak" saioko kuadrilla arrosak taldeko jatorrena aukeratu du berriz ere. Aurrekoan Janire aukeratu zuten, eta txapela kentzeko ordua iritsi zaio bilbotarrari. Aurrekoan bezala, taldekide bakoitzak izen bat esan behar zuen, bere aburuz jatorrena den lagunarena, alegia. Hona hemen bakoitzak emandako erantzuna.
Leire: Enara
Oier: Leire
Janire: Enara
Aitor: Enara
Enara: Aitor
Ibai: Leire
Beraz, Leirek 2 boto jaso ditu, eta Enarak, 3. Legorretarra da talde arrosako jatorrena, eta berak jantzi du txapel arrosa.