Gu Ta Gutarrak
Eztabaida
'Jatorrak', 'Satorrekin' rolak aldatzearen aurka!
Olatzek zaldian ibiltzeko gogo handia zeukan, eta, horregatik, "Jatorrei" rolak aldatzeko aukera proposatu zieten "Satorrek". Halere, azkenean ez ziren ados jarri, eta eztabaida izan zuten.
"Gu Ta Gutarrak" saioko kuadrilla arrosakoak "Jatorren" taldekoak dira, hau da, talde aberatsekoa; eta kuadrila urdinekoak "Satorrak" dira, txiroak. Zaldian ibiltzera joan ziren, baina 6 zaldi besterik ez zeudenez, kuadrilla arrosakoak besterik ez ziren zaldian ibili. "Satorrei" animalien kaka biltzea tokatu zitzaien.
Olatzi asko gustatzen zaizkio zaldiak, eta zaldian ibiltzeko gogo handia zuenez, rolak aldatzea proposatu zieten talde urdinekoek arrosakoei. Halere, kuadrilla arrosak zalantzak zituen. Hasieran baiezkoan zeuden, baina, azkenean, gehiengoaren erabakiz, ez zuten rol aldaketarik egin. Janire aldaketaren aldekoa zen, beste taldekoei zaldian ibiltzeko aukera eman nahi baitzien.
Olatz berriz saiatu zen: hurrengoan arrosak "Satorrak" badira eta beraiek gustuko duten ekintzaren bat egitea tokatzen bazaie, gauza bera egingo dute urdinek ere.
Kuadrilla urdinekoen iritziz, Aitor oso zorrotza eta gogorra izan zen beraiekin, baina Billabonako mutilak platoan adierazi duenez, erabaki logikoa da irabazleek galtzaileei pribilegiorik ez ematea. Hurrengoan alderatziz gertatzen baldin bada, uste du urdinek beraiek egindako gauza bera egingo dutela.
Zer gertatuko da hurrengoan?