Itxi

Gu Ta Gutarrak

Gu Ta Gutarrak

Gu Ta Gutarrak

Kolokan

Julen jarri dute arriskuan kuadrilla arrosakoek

I.A.

Beste taldeko kide bat arriskuan jartzea tokatu zaie arrosei, eta Julen aukeratu dute. Oraingoz, kuadrilla arrosan Ibai eta Oier daude kolokan, eta urdinean, Julen.

Aurrekoan urdinek egin zuten bezala, talde arrosari beste taldeko lagun bat arriskuan jartzea tokatu zaio. Egia esan, Julen Telleriak ez ditu ezustean harrapatu, baten bat aukeratu behar izatea espero baitzuten.

Kuadrilla arrosako kideek hauek aukeratu dituzte saioa uzteko:

Enara: Julen aukeratu du, gutxien bera ezagutzen duelako.

Aitor: Julen ez du kuadrilla urdinean ikusten, berriena delako.

Janire: Txurru, aurrekoan bera aukeratu zuelako. Bumeran efektua.

Leire: Julen.

Ibai: Irantzu, askorik ez duelako ezagutzen.

Oier: Naomi.

Argi dute talde arrosakoek: Julen ez dute kuadrilla urdinean ikusten. Oriotarrak argi zuen bera hautatuko zutela, berria delako eta ez duelako astirik izan kide guztiak ezagutzeko. Oraingoz, Ibai, Oier eta Julen daude arriskuan.