Gu Ta Gutarrak
Badoaz
Argoitzek saioa utzi du, eta Ibai kanporatu egin dute
I.A.
Egun berean utzi dute saioa Argoitzek eta Ibaik, baina modu ezberdinean: lana bilatu behar duelako utzi du saioa andoaindarrak. Amurrioko gaztea, berriz, lehiakideek bota dute.
"Gu Ta Gutarrak" saioaren hasieran, ezustean harrapatu gaitu Argoitzek: joan den programan lagunek salbatu zuten arren, alde egitea erabaki du. Argi utzi du ongi konpontzen dela gainerako lehiakide guztiekin, baina lana bilatu behar du eta horretan jarri nahi du buru-belarri. Hori dela eta, saioa utzi du Argoitzek. Pena handia hartu dute lagunek, eta hainbat negar-malko ikusi ditugu erortzen, batez ere Olatzen eta Oierren begietatik.
Ibai kanporatu dute
Argoitzek saioa utzita, Oier, Julen eta Ibai zeuden arriskuan. Gainerako lehiakideen artean erabaki behar zuten nor bota nahi zuten, eta, azkenean, Ibai aukeratu dute. Hona hemen bakoitzak nor ez duen kuadrillan ikusten:
Olatz: Ibai aukeratu du, taldean sartzeko arazo gehien izan dituena izan delako.
Enara: Ibai
Janire: Ibai aukeratu du, Oierrekin eta Julenekin harreman handiagoa duelako.
Naomi: Ibai. Gehiago ezagutzen du Oier, eta Julenekin hobeto konpontzen da.
Aitor: Juleni eman dio bere botoa, beste kuadrillakoa delako.
Irantzu: Ibai hautatu du, berarekin ez duelako harremanik izan.
Leire: Ibai
Txurru: Ibai. Julen eta Oierrekin konfiantza asko daukalako.
Beraz, Ibai kaleratu dute, aho batez: 7 boto jaso ditu Ibaik, eta Julenek bakarra.
Julen eta Oier, arriskuz kanpo
Oier eta Julen arriskuz kanpo gelditu dira, salbatu egin dira, dagoeneko 2 kide joan direlako: Argoitz eta Ibai. Lasaitu ederra hartu dute sopelarrak eta oriotarrak.