Itxi

Gu Ta Gutarrak

Gu Ta Gutarrak

Gu Ta Gutarrak

Kolokan

Maite eta Julen, saioa uzteko arriskuan

I.A.

Kuadrilla urdineko kideek bi lagun aukeratu dituzte taldea uzteko. Maite aukeratu dute lehenik, eta Julen ondoren. Biak dira taldean sartu ziren azken lagunak.

"Gu Ta Gutarrak" saioko talde urdinak aukeraketa bikoitza izan du gaur: kuadrilla ikusten ez dituzten bi lagunen izenak eman behar zituzten. Amaia eta Nakor kuxkuxeroek argi zuten Maite aukeratuko zutela alde egiteko. Bigarren laguna, ordea, ez du asmatu Amaiak. Olatz aukeratuko zutela pentsatzen zuen. Txurru ezin zuten aukeratu, jatorrenaren txapela berea baita. Maite aukeratu dute lehenik, eta Julen ondoren. Hona hemen bakoitzak emandako botoa.

Txurru: Maite aukeratu du, berriena delako.

Maite: Irantzu, bere jarrera ez zaiolako gustatu hasieran.

Irantzu: Maiteren izena eman du, hasieratik ez direlako ongi konpondu.

Olatz: Maite, bere sarrera ez delako oso ona izan.

Julen: Maite.

Naomi: Maite. Uste du argi dagoela zergatik aukeratu duen.

Egin ohi duten bezala, berriena arriskuan jartzea erabaki dute kuadrilla urdineko kideek. Gainera, badirudi urdinak ez direla oso ongi konpontzen Maiterekin. Aitzolek ulertzen du jarrera hori, normala baita gehien ezagutzen dituzten lagunak kaltetu nahi izatea.

Ezustean harrapatu ditu Julenek, kuadrillan ikusten ez duten bigarren lagun bat aukeratzeko eskatu dienean. Hemen bakoitzak esandakoak.

Txurru: Olatz aukeratu du, Irantzu, Naomi eta Julenekin oso ongi konpontzen delako.

Naomi: Julen. Oso ongi moldatzen da berarekin, baina besteekin hobe.

Julen: Naomiren izena esan du, bumeran efektua erabilita.

Irantzu: Julen.

Olatz: Irantzu.

Maite: Irantzu.

Beraz, berdinketa izan da Irantzu eta Julenen artean, bina botorekin. Txurru da jatorrenaren txapela duena, eta Irantzu salbatzea erabaki du, asko kostata. Ondorioz, kuadrilletan ikusten ez dituzten lagunak Aitzol, Oier, Maite eta Julen dira.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskal Telebista