Itxi

Gu Ta Gutarrak

Gu Ta Gutarrak

Gu Ta Gutarrak

Zigorra

Komunera ere elkarri lotuta joan dira Satorrak aterpetxean!

I.A.

Kuadrilla arrosakoak talde Satorra izan dira aterpetxean, eta, zigor gisa, asteburu osoan zehar elkarri lotuta joan behar zuten kuadillako lagun guztiek. A ze komeriak komunera joateko!

"Gu Ta Gutarrak" saioko talde arrosakoak Morgako aterpetxera iritsi zirenerako, kuadrilla urdinekoek sorpresa bat zuten beraientzat. Talde Satorra izateagatik, asteburu osoan zehar elkarri lotuta ibili behar zuten. Komunera joateko, dutxatzeko, lo egiteko eta bazkaltzeko ere elkarri lotuta egon behar zuten.

Mutur batean Janire zegoen, bere alboan Leire, ostean Irantzu, Enara, Txurru, eta, azkenik, Naomi. Hasieran barre asko egin zuten, eta dibertigarria iruditu zitzaien, baina lehen arazoa jarraian izan zuten: beraien maleta eta motxilak eta beste taldekoenak aterpetxera eraman behar zituzten. Maleta bat aldapan behera erori zitzaien, eta komeriak izan zituzten hartzeko. Gainera, eskuturrak estu lotuta zituzten, eta min ere hartu zuen baten batek.

Komunera joaterako orduan ere, komeriak: Enararekin eta Naomirekin joan behar zuen Txurruk komunera. Mallabiako surflariak aitortu duenez, aurretik ere joana zen bi neskarekin batera komunera. Beraz, ez zuten arazo handirik izan.

Azkenerako, koordinazio ona lortu zuten: Txurruren orrazkera bitxia egiteko modua ere aurkitu zuten!