Itxi

Gu Ta Gutarrak

Gu Ta Gutarrak

Gu Ta Gutarrak

Lehiakide berria

Amaia Puertas da hamabigarren gutarra

I.A.

Zur eta lur geratu dira lehiakideak, Amaia Puertas kuxkuxeroa gutar berria izango dela jakin dutenean. Inork ez zuen espero lehiakide berria bera izango zenik.

Ur azpian ere ez da isiltzen, emakumea da, kuadrilla arrosako nagusiena izango da, Txurrurekin zerbait izan du... Nor da 12. gutarra? Bai, Amaia Puertas da "Gu Ta Gutarrak" saioko lehiakide berria.

Ezusteko handia hartu dute gainerako lehiakideek berria hartu dutenean. Janirerentzat sorpresa positiboa izan da, eta Aitorrek aitortu du berak nahiago duela Amaia Nakor baino, joko gehiago emango duelako. Oierri barregura ematen dio, eta Amaiarekin ez du arazorik, baina Txurruk serio hartu du albistea: "bera bere aldetik, eta ni nire aldetik". Enararen iritziz, Amaiak aterpetxea piztuko du. Orokorrean, denak geratu ziren zur eta lur, "flipatzen". "Rolloa moztu" duela iruditzen zaio Maiteri.

Amaiak ere sorpresa hartu du: izan ere, talde urdinean egongo zela uste zuen, baina kuadrilla arrosako kidea izango da, Txurrru, Leire, Naomi, Irantzu eta Janirerekin batera.

Leire, triste

Leirek atsekabe handia hartu du kuxkuxeroa bere kadrillako lagun berria izango dela jakitean. Ez du "mobidarik" izan nahi, eta bien artean ika-mika izan zuten platoan. Leirek ez du ezer Amaiaren kontra, baina ez dago saioan gaizki pasatzeko.

 

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskal Telebista