Gu Ta Gutarrak
Taldeak osatzen
Taldekideak aukeratu dituzte Txurruk eta Irantzuk
Eneko, Leire, Ager, Amaiur eta Nahiara Irantzurekin arituko dira 'Gu Ta Gutarrak' saioko hurrengo saioetan. Beitia, Urbieta, Edurne, Iñaki eta Maider, aldiz, Txurruren taldean egongo dira.
Txurru eta Irantzu kapitainek egin dute euren aukeraketa 'Gu Ta Gutarrak' saioko bigarren denboraldi honetan. Morgako etxean hainbat proba eginarazi dizkiete lehiakide berriei binaka jarrita: txisteak kontatu, kultura orokorreko galderak, buruz behera jarri, pultsua egin...
Proba guztien ondoren, bakoitzak berea aukeratu du, eta bi kapitainek gutar bera aukeratu duten kasuetan, gutarrak berak esan du zeinen taldetan egon nahi duen.
Azkenean horrela gelditu dira taldeak:
Irantzuren taldea (talde urdina): Eneko, Leire, Ager, Amaiur eta Nahiara.
Txurruren taldea (talde arrosa): Jon Beitia, Jon Urbieta, Edurne, Iñaki eta Maider.
aki eta Maider.