Itxi

Gu Ta Gutarrak

Gu Ta Gutarrak

Gu Ta Gutarrak

Jatorrena

Iñaki Lekuona da talde arrosako jatorrena

Bina boto jaso dituzte Beitiak eta Iñakik, eta kuxkuxeroek erabaki behar izan dute azkenean. Amaiak bere alde egin du, noski!

02:48

Iñaki Lekuona hernaniarra izango da talde arrosako lehen jatorra 'Gu Ta Gutarrak' saioko bigarren denboraldi honetan. Taldekideek bina boto eman dizkiete Iñakiri eta Jon Beitiari, eta kuxkuxeroak izan dira azkenean aukeratu dutenak. Amaia Puertasek, noski, Iñaki aukeratu du!

Jon Urbieta eta Jon Beitiaren botoak jaso ditu Iñaki Lekuonak. Jon Beitiak, aldiz, Maiderren eta Txurruren botoak jaso ditu. Eta boto batekin geratu dira Maider, Jon Urbieta eta Edurne.

Hori horrela, kuxkuxeroei eman die aukeratzeko ardura Julen Telleriak, eta hor Amaiaren nahia gailendu da. Faboritoa Iñaki herrikidea duela argi utzi du hasiera-hasieratik Amaia Puertasek. Beraz, aukeratzeko garaia iritsi zaionean, ezin hutsik egin. Ondorioz, Iñaki Lekuonak jaso du gutar jatorrena bereizten duen txapel arrosa.