Itxi

Gu Ta Gutarrak

Gu Ta Gutarrak

Gu Ta Gutarrak

'Gu ta Gutarrak'

Nahiara da kuadrilla urdineko lehen izendatua

L.A.

EITB

Kuadrilla urdineko gutarrek aho-batez Nahiara saioa uzteko arriskuan jarri dute. Gutarrek, aholkulariek eta kuxkuxeroek bere aldetik gehiago ematea gomendatu diote Nahiarari.

06:48

Aurreko astean talde arrosak Maider arriskuan jarri zuen bezala, oraingoan talde urdinaren txanda izan da. Hala ere, badirudi urdinek nahiko argi dutela nor duten  gogokoen baina, batez ere, nor ez duten gogoko.

Gutarburu izanda, Irantzuk ezin izan du izendapenik jaso. Leire ere jatorrena denez ezin izan dute aukeratu. Beraz, Amaiur, Ager, Eneko eta Nahiararen artean egon da kontua. Hona hemen bakoitzak emandako botoak:

Irantzu: Nahiara

Leire: Nahiara

Ager: Nahiara

Amaiur: Nahiara

Eneko: Nahiara

Nahiara: Amaiur

Azkenean, aho-batez Nahiara aukeratu dute kuadrilla urdina uzteko; izan ere, Nahiara taldetik aldentuta eta inolako gogorik gabe ikusten dute. Nahiarak erabaki hau espero zuela esan du.

Nahiararekin argi hitz egin eza eta taldean integratzera lagundu ez izana leporatu die Amaia Puertasek gainerako gutarrei; hala ere, bere aldetik gehiago jarri behar duela aholkatu dio ere. Gauza bera aholkatu diote Aitorrek eta Mertxek ere.