Pertsona ezagunei elkarrizketak eta intereseko gaiak | Gure Kasa EITB

Gure Kasa

00:48

Gure Kasa

21:45ean

Korrikari buruzko 'Gure Kasa' saio berezia, gaur gauean, zuzenean

EiTB

Julen eta Antton Telleriak gonbidatu bereziak izango dituzte platoan eta lasterketarekin bat egingo dute zuzenean.

  • 21. Korrikaren logoa

    21. Korrikaren logoa

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Korrika ardatz izango duen 'Gure Kasa' saio berezia izango dugu gaurkoa. Julen eta Antton Telleriak zuzenean gidatuko dute Miramongo estudioetatik 21:45ean hasita, eta, beti legez, ETB1en eta eitb.eus-en izango da ikusgai. Gonbidatu bereziak hartuko dituzte platoan, eta lasterketan murgilduta ibiliko den Nahiara Gago lankidearekin bat egingo dute.

Besteak beste, Martxelo Otamendi, Gozategi taldea eta Xabier Saldias izango dituzte platoan. Korrikaren hasiera, ibilbidea eta bakoitzak urte hauetan izan duen betebeharra errepasatuko dute. Korrikaren abesti mitikoak ere gogoratuko dituzte protagonisten laguntzarekin. Urtsa Errazti lehenengo Korrikaren arduraduna platoan izango da. Bestalde, Maddalen Arzallus Garesen izango da Hitzen zaindaria tartearekin, euskarak bertan duen egoera, bertako hitzak eta esaera zaharrak ezagutzeko asmoz.

Nahiara Gago Korrikan murgilduko da hamaika egunez; Garesen emango ditu Korrikaren lehen pausoak, eta bertako euskaltzaleekin izango da. Korrikan ikusiko dugu gauean Allotik Lodosa bitartean, eta Mertxe Mujika AEK-ko koordinatzailearekin egongo da, zuzenean. Korrikaren lehen egunean, Asier Amondo Korrikako arduraduna ere egongo da Nahiararekin.

Iñigo Vicensek korrika egin aurretik eta ondoren jarraitu behar ditugun gomendioak azalduko ditu. Asisko Urmeneta eta bere errotuladoreak lanean arituko dira, eta Nerea Aliasek ETBko artxiboan aurkitu dituen Korrikako irudi bitxienak erakutsiko ditu.

Iruzkinak

  • Publizitatea
    logo eitb nahieran
    Publizitatea
    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena