Itxi

Helmuga

Helmuga

Helmuga

11:30ean

Euskaraldia presente, aste honetan, "Helmuga"n

EITB

Carles Marc, Amets Arzallus, Igor Elortza, Karmele Jaio, Iker Karrera eta Bidasoako bi jokalari izango dira aste honetako protagonistak.

  • Ana Ramos, "Helmuga" saioko aurkezlea

    Ana Ramos, "Helmuga" saioko aurkezlea. EITBren bideo batetik hartutako irudia

Azaroaren 20an Euskaraldiaren bigarren edizioa abian jarri dela eta, ETB1eko "Helmuga" saioak ere ekimenean parte hartuko du igande honetan.

Carles Marc izango da aste honetako lehen protagonista. Barakaldo futbol taldeko kapitaina da. Izatez valentziarra izan arren, Euskal Herrira etorri da eta euskara ikasten ari da Bilboko Lizardi euskaltegian.

Bestalde, Amets Arzallus, Igor Elortza eta Karmele Jaiorekin ere elkartuko da saioa, Athleticek antolatzen duen Letrak eta Futbola jaialdiaren harira. Aurtengo edizioa azaroaren 9tik 14ra bitartean ospatu da. Futbolaz hausnartuko dute hiru gonbidatuek.

Ondoren, Iker Karrerari buruzko Bidea ipar liburuaz ere arituko dira. Mendi lasterketetan mundu mailan egin da ezagun amezketarra. Orain dela pare bat urte esan zion agur goi-mailako kirolari, eta urte horietako guztietako ibilbidea jaso dute Unai Ugartemendia Zubeldia kazetariak eta Iker Karrerak berak idatzitako lanean.

Saioa bukatzeko, Bidasoako bi eskubaloi jokalari gazteren konpainian izango dira.

Ana Ramosek aurkezten duen "Helmuga" saioa igandetan izaten da ikusgai, 11:30etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.