Herri People
23:15ean
Pertsonaia berriak gaur gauean 'Herri People' saioan
A.H.
EITB
Enologo batekin ardo artean, lupiak arrantzatzen, xarean jokatzeko erraketak egiten, senegaldarrekin solasean eta sendabelarrak ezagutzen ibiliko da Ibon Gaztañazpi.
-
Ibon Gaztañazpi, 'Herri People' saioko aurkezlea. Argazkia: EiTB
Gaur gauean pertsonaia berriak aurkeztuko dituzte 'Herri People' saioan. Lehenik eta behin, Mikel Garaizabal Elorrion bizi den enologoarekin izango dira, ardoaren inguruko sekretu guztiak ezagutzen. Bizkaian bertan, kostaldera joango da Ibon Gaztañazpi, Elantxobera, Jon Koldo Barrenetxea lupiak harrapatzen dituen arrantzalearekin arrantzan egitera. Itsasoan ordu batzuk emango dituzte batera. Zerbait harrapatuko al dute?
Jesus María Arsuaga irurarrak xarean jokatzeko erraketak egiten ditu. Haren txokora sartuko da 'Herri People' saioa kirol honen inguruko xehetasunak ezagutzera eta nola lan egiten duen ikustera. Bestalde, Bergaran bizi diren senegaldarrak ezagutuko ditu Ibon Gaztañazpik. Ndank Ndank elkartea sortu dute, eta herrian erabat murgilduta daude.
Maria Jesus Mitxelena eta bere ahizpa Pepita Oiartzunen bizi dira, Madari baserrian. Bertan, bizitza osoa daramate sendabelarrak erabiltzen, eta Ibon baserrira gerturatuko da etxeko sendabide batzuk ikastera.
'Herri People' gaur emitituko da, 23:45etik aurrera, ETB1en.