Herri People
22:30ean
Txotx denboraldiari eskainitakoa izango da gaurko 'Herri People'
A.E.
EiTB
Aurtengo sagardo denboraldiaren nondik norakoak ekarriko ditu Ibon Gaztañazpik.
Gaur, 'Herri People' saioa aurtengo sagardo denboraldiari eskainitakoa izango da. Hasteko, igandean izan zen Hernaniko txotx denboraldiaren irekiaren lekuko izan zen saioa eta han jazotakoaren berri emango dute.
Bestalde, Ibon Gaztañazpi sagardo ekoizleekin solasean aritu da eta eskutik helduta doazen bi kontu aztertuko ditu: sagardoa eta sagardotegiko ohiko menua. Era berean, antzinako ohiturak gaur egungoekin alderatu dituzte, adin ezberdinetako solaskideak elkarrizketatuz.
Azkenik, sagardotegi denboraldiari zukua ateratzen dieten inguruko tabernari eta ostalarien testigantzak jasoko dituzte.
'Herri People' gaur gauean 22:30ean egongo da ikusgai ETB1en.