Itxi

Herri txiki, Infernu Handi

Herri txiki, Infernu Handi

Herri txiki, Infernu Handi

Umorea

Gamiz-Fika, 22:00etan, 'Herri Txiki, Infernu Handi'n

EITB

Zuhaitz Gurrutxaga eta Mikel Pagadi garai batean Mungian ekoizten ziren Goggomobil horietako batean joango dira.

0:26

Gamiz-Fikan izango dira gaur Zuhaitz Gurrutxaga eta Mikel Pagadi 'Herri Txiki, Infernu Handi' saioan, bertako bitxikeria eta istorioak ezagutzen. Auto berezi batean iritsiko dira udalerrira, garai batean Mungian ekoizten ziren Goggomobil horietako batean.

Pagadik udalerriaren berezitasunak ulertzen eta ideiak argitzen hasiko du eguna. Gaur egun Gamiz-Fika udalerri batua den arren, Gamiz eta Fika herrien orainean eta iraganean arakatuko du; bertako alkate Asier Larrabek emango dizkio azalpen guztiei esker. Fikako kaleetan Juan Martin aguazila ezagutuko du gero, makinatxo bat bitxikeria dituen pertsona. Bitxikeria horien artean dago bere buruari Fikako azken mohikanoa deitzeko duen joera. Egunak aurrera egin ahala, Iñaki eta haren asmakizunak ezagutuko ditu Pagadik. Labana suitzar bat balitz bezala, mendi osteratxoak egiteko makila transformagarri bat du Iñakik, eta horren berezitasunak erakutsiko dizkio. Biologia pixka bat ere ikasiko du Pagadik, Gamizko Luis Azillonak txakinartoa -inguru hauetako arto mota berezia- eta errekako txirlak zer diren azalduko baitio Errotabarri errotan. Eguna bukatzeko, Kennedy ezagutuko du Pagadik. Nork esan du Kennedy sendiko kide guztiak hilik daudela? Gamiz-Fikan goitizentzat Kennedy duen gizona ezagutuko du aurkezleak.

Zuhaitzek, berriz, yoga pixka bat eginez hasiko du eguna. Ana Mari izango du bidelagun, bere etxera gonbidatu eta yogaren onurak zeintzuk diren azalduko baitizkio. Fikako Bittorirekin batera, meza santua entzuten jarriko da Zuhaitz, Bittorik bere egunerokoan galtzen ez duen gauzetako bat baita meza santua. Beti telebistan, beti irratian. Eta, igandeetan, saio bikoitza izaten du. Zuhaitzentzat dena, baina, ez da patxada izango. Gamizko Begoñak lanean jarriko du Zuhaitz, satorrak harrapatzeko lanetan lehenik, eta belarra mozten gero. Ricardo ere ezagutuko du kalean, eta Athletic taldeak udalerrian duen garrantziaz jabetuko da haren bitxikeriei esker. Eguna bukatzeko, Ainhoa ezagutuko du Zuhaitzek, nerabezarora arte AEBn bizi izandako emakumea.

'Herri txiki, infernu Handi' gaur izango da ikusgai 22:00etatik aurrera ETB1en eta eitb.eus-en.