Itxi

Itsasontzi baten

Itsasontzi baten

Itsasontzi baten

22:00etan

Bilboaldea eta Uribe Kosta, gaur, 'Itsasontzi baten' saioan

EITB

EITB

Arrantza, surfa, slacklinea eta arrauna praktikatuko dituzte Maitena Salinasek eta Ibon Gaztañazpik.

0:10

Gaur, irailak 10, Bizkaiko kostaldera itzuliko da 'Itsasontzi Baten' ETB1eko saioa. 22:00etatik aurrera, Maitena Salinasek eta Ibon Gaztañazpik arrantza eta ur-kirolak praktikatuko dituzte, betiere umore ona lagun dutela.

Hasteko, hegaluzeak harrapatzeko asmoarekin, itsaso zabalean ikusiko ditugu Ibon eta Andoni laguna. Orduan jakingo dugu Pilartxo itsasontziko arrantzaleek zorterik duten.

Bestalde, Maitenak ere itsasoa izango du bidaian abiapuntu. Sopelako Arriatara hondartzan surf egiten ikusi dugu. Egunsentiarekin batera olatuak hartzeko prest izango da gure protagonista. Oso urrutira jo gabe, Barinatxa hondartzan, David Bustamante 'Zuku' surflaria ezagutuko dute ikus-entzuleek. Itsasoko zaborrak eskuz jasotzen dituen pertsona xelebrea da. Maitenak erlaxatzeko ariketak egingo ditu harekin hondarrean bertan.

Algortako Portu Zaharrean ere egingo dute geldialdia Ibonek eta Maitenak. Kirol harrigarri bezain dibertigarria egingo dute bertan Petrarekin: slackline izenekoa. Bi zuhaitz artean soka bat jarri, eta alde batetik bestera joaten saiatuko dira gure protagonistak.

Bestalde, Bizkaia Zubira ere igoko dira, bertako istorioak ezagutzeko asmoz; horretarako Jabierren laguntza izango dute.

Arrauna hurbil izan dugu abentura honetan ere. Aste honetan, Deustuko neskekin egingo dugu topo Bilboko Itsasadarrean. Maitena ausartu egingo da, eta arraunkada batzuk egingo ditu beraiekin.

Bukatzeko, umore ona nagusi izango dugu Bilboko ibaian zehar Cabaret Chihuahua antzezlaneko kideekin izango dugun afari berezian.

Hori guztia eta askoz gehiago, gaur gauean, 22:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.