Itxi

Itxi Liburuak

Itxi Liburuak

Itxi Liburuak

Asteazkenero, 22:30ean

"Itxi Liburuak" saioak denboraldi berriari ekingo dio gaur gauean

EITB Media

Lehenengo atalean, ikurrinaren historiaz arituko dira Iñaki Artola pilotaria eta Gaizka Aranguren.

0:33
Iñaki Artola pilotaria

"Itxi Liburuak" saioak denboraldi berriari ekingo dio gaur gauean. Euskal Herriaren historiako pasarte ezagunak landuko dituzte gure herriko hainbat pertsona ospetsuk, beti legez, Gaizka Aranguren historia dibulgatzailearen laguntzarekin.

Lehenengo saioan, ikurrinaren historian murgiltzera ausartuko da Iñaki Artola pilotaria. Ikurraren sorrera ezagutzeaz gainera, haren inguruan gertatutako pasadizoak ezagutuko ditu. Besteak beste, lehenengo ikurrina ikusteko aukera izango du; bestalde, herritarren hitzak entzungo ditu, baita Jose Luis Elkoro Bergarako alkate ohiarenak ere.

Euskal Herriaren historia ikasteko beste modu bat, asteazkenero

Denboraldian zehar, irakasle lanetan jarriko dituzte Loli Astoreka aktorea, Josune Ariztondo politikari ohia, Itziar Alduntzin kazetaria, Joseba Beloki txirrindulari ohia eta Begoña Errazti politikari ohia. Erraketariak, Saturrarango kartzela, Katalina Erauso, kontrabandistak eta Ikastolaren sorrera izango dira, hurrenez hurren, horiek landuko dituzten gaiak.

Aurtengoan ere, asteazkenero, pertsona ezagun hauen lana ikaslez betetako ikasgela batean historia klase bat ematea izango da. Aldez aurretik, ordea, egokitu zaion historia gaiari buruzko azalpen eta ariketa praktikoak jasoko ditu, Gaizka Aranguren historia dibulgatzaileak lagunduta.

Horixe guztia eta gehiago, asteazkenero, 22:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.