Publizitatea
Itxi

2021/02/17

00:15

Itxi Liburuak

22:30ean

Saturrarango kartzelaz Josune Ariztondorekin, gaur gauean, "Itxi Liburuak" saioan

EITB Media

Gaizka Aranguren historia dibulgatzaileak lagunduta, Saturrarango kartzelan sakonduko du saioak.

0:32
Gaizka Aranguren eta Josune Ariztondo
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Gaur gauean, 1938. urtetik 1944. urtera bitartean Espainiako Estatuko kartzela handienetako bat izango du hizpide "Itxi Liburuak" saioak: Saturrarango kartzela. Josune Ariztondo politikari ohia irakasle lanetan jarriko dute, gaia modu original batean konta dezan.

Gaizka Aranguren historia dibulgatzaileak lagunduta, Saturraranera joango dira. Besteak beste, kartzela hori nola zegoen kokatuta kontatuko diete, eta kartzelako leku ilunena, zigor ziega, irudikatuko dute. Oinak beti urpean izatera behartzen zuen zigor ziegak. 

Arangurenek ez ezik, beste hainbat adituk ere lagunduko diote Ariztondori erronkari aurre egiten. Tartean izango dira, besteak beste, honako hauek: Arantza Ugarte kazetaria; Garazi Lizaso arkitekto teknikoa; Mari Campos, haur zela kartzelan bizi izandako emakumea; Bene Olazabal, kartzelan zegoen haur bat etxean hartu zuen emakumea; eta Lorea Amutxastegi, kartzelara bisitan joaten zena.

Josunek bidean ikasitako guztia unibertsitateko ikasleei azaldu beharko die gero. Baina ez da nahikoa izango ikasitakoa hitzez hitz errepikatzea; izan ere, bere bizipenetatik abiatu eta modu original batean azaldu beharko du dena, ikasleen arreta bereganatu nahi badu.

"Itxi Liburuak" asteazkenetan izaten da ikusgai, 22:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;