Itxi

Itxi Liburuak

Itxi Liburuak

Itxi Liburuak

22:30ean

Gabonen inguruko "Itxi Liburuak" saio berezia gaur gauean, ETB1en eta eitb.eus-en

EITB Media

Gaizka Arangurenek aurkeztuta, Euskal Herriko Gabonetako ospakizunen historia aztertuz ekingo dio "Itxi Liburuak" saioak denboraldi berriari.

0:33
'Itxi Liburuak'

Gaur, Gabonak izango dira "Itxi Liburuak" saioren ikasgai berria. Ainhoa Etxebarria aurkezle eta aktorea irakasle lanetan jarriko dute, gaia modu ezberdin eta entretenigarri batean konta dezan. Gaizka Aranguren historia dibulgatzaileak lagunduta, neguko solsztizioaren jaiaren inguruko xehetasun eta bitxikeriak bilduko ditu saioak, Gabonetako egun bereziak oinarrian hartuz. Gabonak kristautu aurretik, zer ospatzen zuten Euskal Herrian?

Olentzero izenaren jatorrira ere bidaiatuko du saioak, eta hark egiten duen lana ere ezagutuko dute. Mari Domingi abesti ezagunaren sorrerara ere joko dute, eta non sortua den ezagutuko dute. Bat baino gehiago sorpresaz harrapatuko ditu erantzunak.

Hori guztia kontuan hartuta, hainbat gonbidaturen eskutik gabonetako magian murgiltzeko aukera izango du "Itxi Liburuak" saioak. Tartean izango dira, Iñaki Lasa Nuin, Manu Etxebarria, Felix Mugurutza, Laura Igantzi, Marije Manterola, Arantza Otadui eta Maialen Galarza.

Bide horretan ikasitako guztia Zugarramurdiko leizeetara gerturatutako ikasleei azaldu beharko die gero Ainhoa Etxebarriak, baina ez edonola. Komunikatzeko duen gaitasunaz eta esperientziaz baliatuko da ikasleen arreta bereganatzeko. Lortuko al du?

Euskal Herriaren historia ikasteko modu desberdin bat, ostegunero

"Itxi liburuak" saioan, Euskal Herriko aurpegi ezagunek erronka 'historiko' bati egin beharko diote aurre: ikasleez beteriko ikasgela batean historiako klase dibertigarri bat ematea.

Gure aurpegi ezagunek nahi baino denbora gutxiago izango dute irakaspena menderatzeko, eta klasearen erronkari aurre egin ahal izateko, adi jarraitu beharko dituzte Gaizka Arangurenek eta saioan ezagututako adituen irakaspenak. Zer dakite gure famatuek Euskal Herriko historiari buruz? Gai izango al dira historiako klase ahaztezin eta ezberdin bat emateko?

Gure historiako pasarte garrantzitsuenak ikasteko aitzakian, barre-algarak ziurtatuta daude saio dibertigarri honetan. Izan ere, zeinek esan du historia aspergarria dela?

"Itxi Liburuak" ostegunero izango da ikusgai 22:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.