Itxi

Itxi Liburuak

Itxi Liburuak

Itxi Liburuak

22:30ean

Markel Irizar eta bertsolaritzaren historia, gaurko "Itxi Liburuak" saioan

EITB Media

Gaizka Aranguren historia dibulgatzaileak lagunduta, Markel Irizar txirrindulari ohia bertsolaritzaren historian murgilduko da eta ikasitako guztia, ikasle talde bati azaldu beharko die.

0:34
Markel Irizar

Gaur gauean, bertsolaritzaren historia izango da "Itxi Liburuak" saioaren ikasgai berria. Markel Irizar txirrindulari ohia irakasle lanetan jarriko dute, gaia modu ezberdin eta entretenigarri batean konta dezan. Gaizka Aranguren historia dibulgatzaileak lagunduta, bertsolaritzaren garai ezberdinetan murgilduko dira. Noiz eta nola sortu zen bertsolaritza? Nola iraun du gaur egunera arte?

Lehenengo txapelketara ere bidaiatuko dute, eta bertso bereziak entzuteko aukera izango dute. Bertso eskolen sorrera ere ikertuko dute, baita bertsolaritzaren bilakaera eta emakume bertsolarien historia ere.

Protagonista berezien eskutik bertsolaritzaren historia barrena bidaia egingo dute. Tartean izango dira, Joxerra Garzia, Xabier Paya, Juanito Dorronsoro, Jon Enbeita, Xebastian Lizaso, Andoni Egaña, Nerea Elustondo eta Maite Berriozabal.

Markel Irizarrek elkarrizketetan ikasitako guztia Cristobal Balenciaga Museora gerturatutako ikasleei azaldu beharko die, baina ez edonola. Komunikatzeko duen gaitasunaz eta esperientziaz baliatuko da ikasleen arreta bereganatzeko. Lortuko al du? Erantzuna, ostegunean, 22:30ean, ETB1en.

Euskal Herriaren historia ikasteko modu desberdin bat, ostegunero

Eta hau ez da hemen amaitzen. Astero, pertsona ezagun bat ikusiko dugu ikaslez betetako ikasgela batean historia klase bat ematen. Aldez aurretik, ordea, egokitu zaion historia gaiari buruzko azalpen eta ariketa praktikoak jasoko ditu, Gaizka Aranguren historia dibulgatzaileak lagunduta.

"Itxi Liburuak" ostegunetan izaten da ikusgai 22:30ean ETB1en eta eitb.eus-en.