Itxi

Izarrak kalean

'Stars. Izarrak Kalean'

Jonatan Yelamos, laugarren saioko ahots onena

L.A.

EITB

Santutxuko gazteak Nagore Fernandez izan du aurkari lehen finalerdian. Finalean, ordea, Dounia Zolati eduki du aurrez aurre. Malú abeslariaren 'Ni un segundo' abestia aukeratu du.

6:03

Santutxun bizi den 15 urteko Jonatan Yélamos izan da Euskal Telebistak ostegunean estreinatu duen 'Stars. Izarrak Kalean' talent show berriaren laugarren saioko irabazlea. Pianoa eta gitarra jotzen ditu gazte honek eta txikitatik ibili da musika munduan sartuan. Gustokoen duen abeslaria Malú abeslari espainiarra da.

Lehen finalerdia

Bilboko Unamuno plazan izan da lehen finalerdia eta bertan Dounia Zolati gazteak Maialen Gurbindo eta Gorka Cia bikotea izan ditu aurkari. Lehenengoa abesten Barañaingo bikotea izan da eta Zahara abeslariaren "En la habitación" kanta abestu dute. Pharrel Williamsen 'Happy' kantua abestu du Douniak.

Bi emankizunak bukatuta, publikoak bota dituen txanponak zenbatu ditu Haritz Letek aurkezleak. Maialen eta Gorkak 23,17 euro irabazi ditu, eta Douniak 16,70 euro. Beraz, Dounia Zolati Iruindarra izan da lehen finalerdiko irabazlea.

Bigarren finalerdia

Bigarren finalerdian, Hernanin jaiotako Nagore Fernandezek 15 urte dituen Santutxuko Jonatan Yélamos gaztetxoa izan du aurrez aurre. Jonatanek Ken Zazpi taldearen 'Ilargia' abestia aukeratu du. Nagorek ordea Grease soinu bandaren 'You are the one that I want' abestiaren bertsioa egin du. Gazte bilbotarrak 26,57 euro eskuratu ditu, eta Nagorek berriz, 17,36 euro. Beraz, Jonatan Yélamos izan da bigarren finalerdiko irabazlea.

Lehen saioko finala

Dounia Zolati eta Jonatan Yélamos lehiatu dira lehen saioko finalean. Malú abeslari espainiarraren 'Ni un segundo' abestia aukeratu du Jonatan gazteak finalerako. Little Richard abeslariaren 'Tutti Frutti' kanta abestu du Dounia Zolatik. Txanponak zenbatzeko orduan, Jonatan Yélamosek 31,96 euro eskuratu ditu eta Douniak 20,10 euro. Beraz, santutxuko Jonatan Yélamos izan da lehen saioko irabazlea, eta 'Stars. Izarrak Kalean' lehiaketaren final handirako txartela eskuratu du.