Joseba Arguiñano Sukalerrian
13:15ean
Aritz Elordietarekin Lekeition izango da gaur "Joseba Arguiñano Sukalerrian"
EiTB
Arrain eta itsaski tenpura bi saltsarekin egiten irakatsiko digu Josebak. Ondoren, Lekeitioko txokoak eta jai-ohiturak ezagutzera eramango gaitu Aritz Elordieta musikariak.
-
Aritz Elordieta, "Toki". EiTBren bideo batetik ateratako irudia
Gaur eguerdian, Aritz Elordieta, "Toki", musikaria izango da "Joseba Arguiñano Sukalerrian" saioan. Aritz Lekeitiokoa da, eta kostaldeko gonbidatua denez, itsasoko produktuak prestatuko ditu Josebarekin: arrain eta itsaski tenpura bi saltsarekin. "Toki" Etsaiak eta Txapelpunk taldeetan ibilitakoa da; beraz, giro eta erritmoz beteriko saioa eskainiko digu. Gainera, Lekeition buelta bat egingo du Josebak berarekin, bertoko jai-ohiturak hobeto ezagutzeko. Eta bukatzeko, Malekoia txiringitoa ezagutuko dugu.
"Joseba Arguiñano Sukalerrian" gastronomia saioa astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, 13:15ean, ETB1en eta eitb.eus-en. Ez galdu!


