Itxi

Joseba Arguiñano Sukalerrian

Joseba Arguiñano Sukalerrian

Joseba Arguiñano Sukalerrian

13:15ean

"Joseba Arguiñano Sukalerrian" saioaren denboraldia berria, astelehenetik ostiralera ikusgai

EITB MEDIA

Aste honetan, Klaudio Landa Mari, Glori Campo, Iñigo Esnaola, Askoa Etxebarrieta 'La Pulga' eta Mikel Garaizabal izango dituzte gonbidatu.

0:25
Joseba Arguiñano

Udazkeneko denboraldi berriarekin batera, Joseba Arguiñano barruko sukaldera itzuli da eta orain arte bezala, errezeta zaporetsuen inguruko lagunarteko solasaldiaz disfrutatzeko aukera eskainiko du. Egunero, gonbidatu ezberdin bat izango du eta aurpegi ezagunak ere jasoko ditu sukaldean, euren dohain gastronomikoak erakutsi eta sukaldaritza eta beste gai askoren inguruan solas egiteko.

Errezeta ikusgarriak eta errazak nola prestatu erakusteaz gain, "Joseba Arguiñano Sukalerrian" saioak erreportajeei tarte berezia eskaintzen jarraituko du: Euskal Herriko ekoizleek, jatetxeek, ostatuek, merkatariek eta gure sukaldaritzarekin zerikusi zuzena duten protagonistek beraien eskaintzarik onenen berri emango digute bertan.

Lehenbiziko aste honetan, Klaudio Landarekin olagarro frijitua baratxuri eta piperrauts kremarekin prestatuko dute. Asteartean, oilasko fricassea kuskusarekin eta baba ghanousharekin egingo dute Mari Glori Camporen laguntzarekin. Hurrengo egunean, Iñigo Esnaolak arroz errezeta bat ekarriko du; ostegunean  Mikel Garaizabal izango dute gonbidatu eta behi masailak ardo beltzetan patata purearekin aurkeztuko dituzte. Astea bukazeko,  Askoa Etxebarrieta La Pulga hartuko dute platoan; benedict arrautzak ahuakatearekin eta izokin ketuarekin dastatzeko aukera izango du flamenko dantzariak.

"Joseba Arguiñano Sukalerrian" saioa astelehenetik ostiralera ikusgai, 13:15ean, ETB1en eta eitb.eus-en.