Memoria Eraikiz
22:30ean
"Memoria Eraikiz" saioak azken atala eskainiko du gaur gauean
EITB Media
Francoren diktaduraren garaian, klandestinitatean sortu ziren euskararen eta euskal kulturaren aldeko jarduera eta ekintza kulturalak errepasatuko ditu 'Isiltasunetik askatasunera' atalak.
-
Xabier Amuriza, gaurko "Memoria Eraikiz" saioan
"Memoria Eraikiz" ikus-entzunezko proiektuaren azkena atala ikusiko dugu gaur gauean 22:30etik aurrera ETB1en eta eitb.eus-en: 'Isiltasunetik askatasunera'
EITB eta Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Gogora Institutuaren arteko aliantzaren baitan sortutako proiektu transmedia honek memoria eta giza eskubideen sustapena bultzatzen du. "Memoria Eraikiz" egitasmoak askatasun, berdintasun eta giza duintasun balioak leheneratzea eta sustatzea du helburu. Lau atalez osatutako dokumental sortarekin batera, EITBPodkast plataforman urriaren 19tik aurrera entzungai izango diren hiru podcast biltzen ditu egitasmoak.
"Isiltasunetik askatasunera"
Gerra hasi zenetik, frankismoa agindu eta zirkularretan oinarritu zen, euskara eta eremu publikoko euskal identitate nazionalen edozein adierazpen baztertzeko. Politikoki, euskarazko izenak legez kontrakoak bihurtu ziren, debekatu egin zen euskaraz idaztea hilobi eta panteoietan ere, eta haien erabilera mezetan sermoietatik desagertu zen, nahiz eta eliztarrek ez ulertu gaztelaniazko hitz bakar bat. Mugimendu nazionalistak klandestinitatera jo behar izan zuen.
1940ko hamarkadaren amaieran, estrategia aldatu egin zen, eta irekitze txiki bat gertatu zen. Testuinguru horretan, erregimena zalantzan jarri eta iraultzen saiatzen diren gazte-taldeak sortzen hasi ziren.
Hirurogeiko hamarkadatik aurrera, matxinada izeneko ekintza borrokalaroagoen aldeko apustua egin zen. Astekariak sortzen dira, irratsaioak... bertsolari lehiaketak antolatzen dira... Ikastolaren aldeko proiektuak edo Ez Dok Amairuren sorkuntza iritsi ziren. Oso gutxitan ikusi izan da euskalzaleen artean urte hauen inguruan bizi izan ziren uste sendo itxaropentsuak.
Ez galdu "Memoria Eraikiz", gaur gauean. Gainera, atal guztiak Nahieran daude ikusgai.