Itxi

Errezetak

Errezetak

Bigarrenak

Zezen-buztana edo rabu
Zezen-buztana edo rabu
Osagaiak
  • Zezen-buztana, zatituta.
  • Tipula
  • Azenarioa
  • Porrua
  • Berakatza
  • Apioa
  • Errioxako ardoa
  • Patatak
  • Gurina
  • Esnea
  • Koñaka
  • Gatza eta piperrautsa
  • Oliba-olioa
Prestaketa

NOLA EGIN

Lehenik eta behin, kazola batean barazki guztiak erregosi eta gatza eta piperra botako ditugu. Gero, buztana irinetan pasatu eta kazolan sartu.

Zaporea gehitzeko, ardo beltza, ura eta koñaka gehituko dugu eta ordu eta erdi egosten izan.

Behin hori eginda, kazola sutatik atera eta hozten utziko dugu.

Bukatzeko, saltsa irabiagailutik eta iragazkitik pasatu. Esnea pure egin, gurinarekin eta gatzarekin eta buztanaren gainean jarriko dugu. Zapore berezia gehitzeko, ardo beltzaren zukua gainetik bota diezaiokegu.