Itxi

Errezetak

Errezetak

Bigarrenak

Sukalkia
Sukalkia
Osagaiak
  • Zankarroia edo hegala
  • Tipula
  • Azenarioak
  • Porruak
  • Tomateak
  • Piper txorizeroa
  • Okela salda
  • Patatak
  • Ilarrak
  • Berakatzak
Prestaketa

NOLA EGIN

Hasteko, zartagina sutan jarriko dugu, olioarekin eta berakatzarekin. Behin eginda, berakatzak zartaginetik atera, okela sartu eta gatza gehituko diogu.

Gero, okela atera eta olioa iragaziko dugu. Olioa lapikora bota eta porrua eta azenarioak erantsi gatza botaz. Orduan, egoten utziko diogu noizbehinka eraginez.

Ondoren, tomatea eta piper txorizeroaren mamia bota eta hamar minutu utziko dugu egiten.

Hamar minutuen bueltan, okela barazkiekin jarri eta ardo zuria bota behar zaio; era horretan, okela salda edo ur beroa gehituz.

Errenkadan, okela kazolatik atera eta barazki salda iragaziko digi. Gero, salda eta patatak botako ditugu eta 3 minutu frijitu.

Bukatzeko, okela berriz sartuko dugu eta salda edo ur beroa gehituko diogu. Sua itzalitakoan, kazola estalirik, 10-15 minutu egoten utzi.