Itxi

Nor Bere Saltsan

Nor Bere Saltsan

2016/07/08

08:00

Nor Bere Saltsan

Nor Bere Saltsan

Gurru, gazteena eta mokofina

Taldeko gazteena da oriotar hau eta sukaldaritza kontuetan iaioa.

2:46
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Iker Gurrutxagak 30 urte ditu eta taldeko gazteena da. Oriotarra da sortzez eta oso iaioa da sukaldaritza kontuetan; ez bakarrik janaria prestatzeko, baita ahora eramateko ere. Ez pentsa edozer jateko prest dagoenik, mokofina eta maniatikoa da. Besteek ez dute lan erraza izango Gurruren apetak jasaten.

Lanbidez kazetaria da, baina denetarik egiteko gai da. DJ, Gozategi taldearen Road managerra, saskibaloi-entrenatzailea eta beste hainbat gauzetan aritutakoa da.

Tipo lasaia da, eta jakituria handikoa. Edozein gairi buruz hitz egiteko gauza da, eta datu arraroenak ere badakizki. 'Burubero' saioan errekorra lortu zuen ia. Gurasoekin bizi da eta ez du Oriotik joateko asmorik.

 

 

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;