Itxi

Nor Bere Saltsan

Nor Bere Saltsan

Nor Bere Saltsan

Nor Bere Saltsan

Ander, ehorztetxe bateko informatikari argia

Ander informatikari zumarragarra da, eta zertxobait despistatua.

2:55

Itsasotik urrun, Zumarragatik, Ander dugu. Anderrek 33 urte ditu eta bera da barrualdeko bakarra. Ehorztetxe bateko informatikaria da, Interneten edozein errezeta aurkitzeko trebea. Plateren bat eraikitzeke, nola egin ez dakitenean, hor izango da Ander hatzaparra sarean irtenbideren bat aurkitzeko prest. Ogibideko misterioetatik at, izan ditzakeen pentsamendu argi-ilunez gain, ideia bereziak eskainiko ditu taldean. Hala ere, despistatu samarra ere bada eta hori ez da beti taldekideen gustukoa izango.

Bakarrik bizi da eta ohituta dago gauzak bere erara egiten. Ez zaio planak aldatzea batere gustatzen eta amak 'kuadrikulatua' dela esaten du.

Sukaldean gauza berriak probatzea gustatzen zaio, baita atzerriko janaria prestatzea ere. Orain gutxi Mexikon izan da eta hango errezetak egiten aritzen da. Beti ikasteko prest dago, ez zaio inporta pintxe moduan aritzea.