Itxi

Pintxo Pote

Pintxo Pote

Pintxo Pote

22:15, ETB1 eta eitb.eus

'Pintxo & Pote' Iruñean izango da gaur gauean

A.E.| EiTB

Asier Hormaza eta Andoni Agirregomezkorta Nafarroako hiriburuan ibiliko dira gaurkoan.

0:17

'Pintxo & Pote' saioaren bigarren atala izango da ikusgai gaur ETB1en. Josema Azpeitiaren aholkuei jarraituz, Asier Hormaza eta Andoni Agirregomezkorta Iruñean ibiliko dira gaurkoan.

Asierrek Lekunberriko Maskarada denda bisitatu eta euskal txerria ezagutuko du bertan, Maria Jesus Azpiroz langilearekin batera. Ondoren, Maskaradako produktuak erabiliz, pintxo bat prestatuko dute Baserriberri jatetxean, eta kalimotxo esklusibo bat ere egingo dute.

Andoni, aldiz, Nafarroako artxibategian dagoen maketa ikustera joango da Mikel Sarasolarekin, egileetako batekin. Ondoren, hirian lehenengoz pintxoak ematen hasi zen El Marrano tabernara sartuko da.

Oraingoan, Nerea Garmendiak bere arropa-dendaren inauguraziora gonbidatuko ditu Pintxo eta Pote; Jesus Olmedo bikotekidearekin eta Coco txakurrarekin egingo die ongietorria aktoreak.

Asierrek Mikel Idoate pilotariarekin egoteko aukera izango du. Labrit frontoian batuko dira eta Bodegon Sarrian bukatuko dute, Julian Galarzaren pintxoak jaten. Hala ere, gure aurkezle errefinatuari ez zaio gosea joango, eta La Perla hotelean Xabier Mujika sukaldariak prestatuko dion pintxo bat ere jango du.

Azkenik, Andoni eta Asier Katakrak liburutegian sartuko dira. Kafetegia ere badute han, eta Santi Leone idazle iruindarrarekin kata bat egingo dute. San Fermin jaietako hainbat peñarekin bukatuko dute saioa aurkezleek, Navarreria kaleko pintxo-potean.

'Pintxo&Pote' saioa 22:15ean izango da ikusgai, ETB1en eta eitb.eus-en.

us-en.