Itxi

Pintxo Pote

Pintxo Pote

Pintxo Pote

22:15ean

'Pintxo&Pote' Donostian izango da gaur gauean

A.E.|EiTB

Gros auzora bidaliko ditu Josema Azpeitiak Asier Hormaza eta Andoni Agirregomezkorta.

0:17

'Pintxo&Pote' programaren gaurko saioan, Josema Azpeitiak Asier Hormaza eta Andoni Agirregomezkorta Donostiako Gros auzora joateko misioa aginduko die.

Andoni Geralds Bar tabernara abiatuko da, bertan Gerald Diffy jabe australiarrarekin eta Julen Zelaia langilearekin izango da. Geraldek erosketak egiteko eskatuko dio Andoniri, beraz, La Bretxara joango da osagaien bila. Gero, Gerald tabernara bueltatu eta bertan pintxo bat kozinatuko dute.

Asier, bitartean, Groseko La Gintoneriara joango da. Han Txema Huici jabearekin egongo da eta gin-tonic ezberdinen artean dastaketa txiki bat egingo du.

Jarraian, Andonik pintxo ikastaro bat egiteko aukera ikusi eta Marti Bukley-rekin elkartuko da Maria Cristina hotelean, pintxoren bat egiten ikasteko.

Asierrek Zurriolako hondartzatik paseoan Julen Larrañaga surflariarekin egingo du topo, eta Monpas tabernara joango dira. Han bi pintxo egingo dituzte.

Andoni, Maria Cristinatik Mirador de Ulia jatetxera joango da. Bertan, Paul Arrillagarekin eta Beatriz Pablosekin batera bi pintxo prestatu eta dastatuko dituzte.

Asier, Bodega Donostiarran izango da segidan, eta Aitor Perezekin bertako pintxo izarra egingo dute.

Gero, Andoni Malandrino Pizzeriara joango da eta Andrea Ghezzi sukaldariarekin eta Aritz langilearekin egongo da, pizza egiten ikasiko du eta dastatu egingo ditu.

Asierrek, orduan, Gross Garagardoaren ekoizleetako batekin, Aitor Azurkirekin, topo egingo du Desy tabernan eta bertan Gorka Perez jabearekin egongo dira. Garagardoaz hitz egin eta nola zerbitzatzen den ikasiko du Asierrek.

Bi aurkezleek pintxo lehiaketa egingo dute Kursaalean, eta han Juan Mari Arzak sukaldariarekin egongo dira. Bera izango da lehiaketan epailea.

Pintxo potea hasi aurretik Bergara tabernara joango da bikotea pintxoa dastatzera. Han Monty jabeetako batekin eta Susanarekin egongo dira. Amaitzeko, Groseko pintxo poteari ekingo diote: BSiete, Gora Bera, Guinda, La Plata... tabernetan izango dira.

'Pintxo&Pote' asteazkenetan izaten da ikusgai, 22:15ean, ETB1en eta eitb.eus-en.