Itxi

Teknopolis

Teknopolis

Teknopolis

ETB1en eta ETB2n

Glaziarrak ezagutuko dituzte aste honetako 'Teknopolis'en

A.H. | EITB

Abenturak Monte Perdidoko glaziarrera eramango ditu lehendabizi, eta ondoren Patagoniako Hoste uharteko izotz-zelaia ezagutuko dute.

'Teknopolis' saioan, kranpoiak eta kaskoak jarrita, glaziarretara joango dira aste honetan. Klima-aldaketaren eraginez atzera egiten ari dira glaziar asko eta eremu sentikorretan dauden bi izotz-masa ezagutuko ditu saioak: Monte Perdidoko glaziarra eta Patagoniako Hoste uharteko izotz-zelaia.

Aste honetako abentura Monte Perdidon hasten da. Hango glaziarraren osasun-egoera ezagutzeko espedizioarekin bat egin dute. Taldeak disziplina anitzetako jendea biltzen du: glaziologia, kriosfera, biologia, mikrobiologia... Ikerketa bertatik bertara ikusiko du saioak: izotz geruzaren lodiera neurtu, forma eskaneatu, ze abiaduran mugitzen den zehaztu eta barrualdean bilatu.

Eta abenturarekin jarraituz, Incognita Patagonia espedizioko bi kideren eskutik hango ibileren berri izango du 'Teknopolis'ek. Izan ere, 40 egunez belaontzi bat babesleku zutela, Hoste uharteko izotzen atzerakada konfirmatu zuten; eta inguruko estazio meteorologikoen sarea berriz martxan jartzeko tarte bat ere hartu zuten. Hori guztia klima gogor eta eguraldi aldakorrari aurre eginez.

'Teknpolis' gaur emitituko da 13:30ean ETB1en, eta igandean 10:15ean ETB2n.

g>