Teknopolis
ETB1en eta ETB2n
Metalak eta bateriak, aste honetako 'Teknopolis'en
A.H. | EITB
Bateria perfektuaren bila abiatuko da saioa, eta metal aleazio berriak nola sortzen diren ikusiko du.
Aste honetako 'Teknopolis' saioa bateria-ekoizleen munduan murgilduko da. Gehiegi eskatzen ote diegu bateriei? Garai batean, sakelako telefonoa astean behin kargatzea nahikoa zen, baina gaur egun, bateria hobeak ditugun arren, gauero entxufatu behar izaten dugu. Ez dute erronka makala bateria-ekoizleek, eta horretan dihardute IK4-CIDETECen. Bertara joko du 'Teknopolis' saioak bateria perfektuaren bila.
Automobilgintzan ere badute erronkarik, bateriez gain. Besteak beste, berebizikoa bihurtzen ari da material arin eta sendoak erabiltzea lehiakor izateko. Horren harira, 'Teknopolis'ek metal aleazio berriak nola sortzen diren ikusiko du.
'Teknopolis' 13:15etik aurrera izango da ikusgai larunbatean ETB1en, eta 10:00etatik aurrera, igandean, ETB2n.
ETB2n.