Teknopolis
Zientzia eta teknologia
Garuna kaltetzen duten gaixotasunak aztergai, 'Teknopolis' saioan
EiTB
Asteburu honetan ere lesio-arriskua ezagutzeko etxean egin daitekeen proba bat ere ezagutuko dugu.
Garuna da pentsatzea, sentitzea eta jokatzea ahalbidetzen duen organoa, baina ekintza horiek asko zailtzen dira buruko gaixotasun bat tartean denean. Hau izango da asteburuko 'Teknopolis' saioaren gai nagusia. Eskizofrenian, adibidez, munduan hautemateko modua aldatzen da, Jose Javier Perezek lehen pertsonan kontatuko digun bezala, eta depresioan, berriz, ohikoak dira pentsamendu ezkorrak. Bai batak eta bai besteak oinarri biologikoa dute, baina diagnostikorako teknika zuzen eta erraz bat da falta dutena. Jose Javier eta gainerako gaixoen bizi kalitatea hobetzeko helburuarekin dihardute lanean psikiatrek, psikologoek zein ikertzaileek.
Horrez gain, lesioek oinarri genetikoa dutela kontuan izanda, korrikalari eta txirrindularien lesio-arriskua ezagutzeko teknika bat ezagutuko dugu. Etxean bertan egin daiteke proba KirolDNAk eskaintzen duen kita erabilita.
'Teknopolis' saioa larunbatean, 13:25ean, dago ikusgai, ETB1en; eta igandean, 09:20ean, ETB2n.
an, ETB2n.