Itxi

Teknopolis

Teknopolis

Teknopolis

ETB1en eta ETB2n

Amiantoa hizpide, aste honetako "Teknopolis"en

EiTB

Bestalde, roboten bat-batekotasuna aztertuko dute eta denbora errekorrean diseinatu, egin eta homologatu duten arnasgailu bat ezagutuko dute.

  • Amiantoa.

    Amiantoa. EiTBko bideo batetik lortutako irudia.

Krisi sanitarioaren zurrunbiloan harrapatuta gauden honetan, amiantoaren gaiak ez du gaurkotasunik galdu. Eta aste honetako "Teknopolis"en amiantoa duten plakak nola erauzten diren ikusiko dugu. Hiltzaile isila deitu izan zaio, amiantoarekin kontaktua izan eta urte askotara ikusten direlako ondorioak. Horregatik, gaur egun, amiantoa duten materialak erauzteko protokolo zorrotza jarraitzen da. Bertatik bertara ikusiko dute nola kentzen duten amiantoa etxe batean.

Teknologiaren alde sinpatikoa erakutsiko digu Pepper robotak. Hitz egiten du, eta, orain, bere hizketa mugimendu espontaneoekin laguntzen hasi da. EHUko Informatika Fakultateko ikertzaileek emango dizkigute ikasketa horren gakoak.

Eta, amaitzeko, ezohiko garai honetan gure hiztegietan sartu den aparatu bat: arnasgailua. Denbora errekorrean diseinatu, egin eta homologatu duten arnasgailu bat emango dute ezagutzera.

"Teknopolis" larunbat honetan izango da ikusgai, 13:30ean, ETB1en, eta igandean, ordu berean, ETB2n. Bi emanaldiak eitb.eus-en ere jarraitu ahal izango ditugu.