Itxi

Teknopolis

Teknopolis

Teknopolis

ETB1en, ETB2n eta eitb.eus-en

Biomedikuntza izango dute ardatz, asteburu honetan, "Teknopolis" saioan

EITB

NavarraBiomed biomedikuntzako zentroa eta egoera berezi honetan EHUk Zientziaren Astea nola planteatu duen ezagutuko du saioak.

  • Iñaki Leturia, "Teknopolis" saioko aurkezlea.

    Iñaki Leturia, "Teknopolis" saioko aurkezlea. Argazkia: EITB.

Aste honetako "Teknopolis" saioan NavarraBiomed zentroa ezagutuko dute. Medikuntzaren adar askotako mediku-ikertzaileak biltzen dira bertan, eta zubi lana egiten dute aurrez aurreko kontsulta eta ikerketaren artean. Endoskopio berri bat garatu, bularreko minbiziaren aztarna genetikoari jarraitu edo COVID-19aren aurkako txerto bat aurrera ateratzeko leku aproposa da.

Koronabirusaren gakoak atalean, diagnosirako erabiltzen diren teknikak xehatuko ditu Ana Galarraga Elhuyarreko zientzia dibulgatzaileak, test berriak barne.

Koronabirusaren pandemiak ikuspegi zientifikoa zabaltzeko beharra erakutsi du, baina, era berean, zientziaren zabalkunderako ohikoak diren hainbat ekintza oztopatu egin ditu. Aurten, esate baterako, ahalegin handia egingo da Zientzia Astearen espirituari eusteko: zientzia herritar orori gerturatzearena, alegia. Euskal Herriko Unibertsitateak bere egitaraua egokitu du egoera berrira, eta prestatu duten eskaintza azalduko digu Miren Bego Urrutia EHUko Ikerkuntza Gizartean Zabaltzeko zuzendariak.

"Teknopolis" saioa gaur, 13:30ean, izango da ikusgai ETB1en, eta igandean, ordu berean, ETB2n. Bi emankizunak eitb.eus bidez ere eskainiko dira.