Itxi

Teknopolis

Teknopolis

Teknopolis

13:30ean

Energia-autokontsumoa hizpide, aste honeta "Teknopolis" saioan

EITB

Horrez gain, "Koronabirusaren gakoak" atalean pandemiaren ondorioz sortu den erruduntasun sentimenduari buruz hitz egingo du Ana Galarraga Elhuyarreko dibulgatzaileak.

  • Iñaki Leturia, "Teknopolis" saioaren aurkezlea.

    Iñaki Leturia, "Teknopolis" saioaren aurkezlea. Argazkia: EITB.

Aste honetako "Teknopolis" saioa energia-autokontsumoaren aukeraz ariko da. Ideala litzateke norbere energia-beharrak etxean bertan asetzea, kanpotik ekarri beharrik gabe. Hori guztion eskura egotetik urrun dago oraindik, baina aukera bat izan daiteke argindarraren faktura txikitzeko, adibidez.

2019an araudia malgutu egin zen, eta horrek ekarri du etxe eta enpresa gehiagotan eguzki-panelak jartzea. Energiaren Euskal Erakundearen eskutik autokontsumoaren gakoak ezagutuko eta zenbait adibide erakutsiko ditu saioak: Getariako Viveros San Anton eta Hondarribiko Karmeldarren komentua, besteak beste.

Energia berriztagarriak bultzatzeko berrikuntza ezinbestekoa da, eta Lanbide Heziketan ederki dakite hori. Usurbilgo eskolan, adibidez, energia berriztagarrien mikrosare bat dute proiektu berritzaileak garatzeko. Ikastetxeetan osatzen dituzten berrikuntza-taldeen lana da gisa horretako proiektuak identifikatu eta aurrera eramatea. Izan ere, etorkizuneko beharrei aurrea hartzen diete horrela Lanbide Heziketan Tknikaren laguntzarekin, Euskadiko Lanbide Heziketaren ikerketa aplikatuko zentroaren laguntzarekin, alegia.

Koronabirusaren gakoak asteroko atalean, berriz, Ana Galarraga Elhuyarreko dibulgatzaileak errundutasun sentimenduari buruz hitz egingo du. Beste osasun-krisi batzuetan bezala, erruduntasun sentimendua presente dago egun bizitzen ari garen pandemian. Halaxe ondorioztatu dute lehenengo olatuari buruz egindako hainbat ikerketek. Aste honetako saioan sentimendu hori zerrek eragiten duen, nola ondorioan izan ditzaken eta nola ekidin edo murriztu daitezkeen aztertuko dute.

"Teknopolis" saioa larunbatetan izaten da ikusgai 13:30ean, eta igandetan, ordu berean, ETB2n. Bi emankizunak eitb.eus bidez ere ikusteko aukera izango da.