Teknopolis
13:30ean
Kosmetika teknologikoari buruz, aste honetan, "Teknopolis" saioan
EITB MEDIA
Lorena Arrasuta kimikariaren eskutik, kosmetikoen garapena gertutik ezagutuko du Iñaki Leturiak gidtutako saioak.
-
Zagartze edertuaren irudikapen bat. Argazkia: Teknopolis.
Urtea hasteko helburu on bat jarri diote beraien buruari "Teknopolis" saioan: ederrago izatea. Horretarako, kosmetikoetara jo dute, baina euren estilora, kosmetikoen atzean dagoen zientzia eta teknologia ezagutu nahian, alegia. Izan ere, kosmetikak asko zor dio zientziari, tratamenduetan izan diren aurrerapenetan bereziki. Arroz-hautsak botatzetik zelulen barnean eragina duten konposatu sofistikatuak hartzerako saltoa eman dute. Lorena Arrastua kimikariak kosmetikoen garapenean lan egin du, eta mundu harrigarri horretan barneratuko du Iñaki Leturiak gidatutako saioa.
Medikuntzaren munduak eta kosmetikarenak gero eta lotura estuagoa dute. Horren adierazgarri da, adibidez, medikuntza birsortzailea; zelulak, ehunak edo organoak berritzeaz, babesteaz edo birsortzeaz arduratzen den diziplina. Medikuntza-mota horretan egindako berrikuntzak kosmetikoetan ere aplikatzen dira. Histocell enpresa bizkaitarrean, adibidez, urteak daramatzate medikuntza birsortzailean lanean. Ikerketa urte luzeen ondoren lortutako esperientzia eta osasun-produktu eta osagaien inguruan duten eskarmentua aprobetxatuz, dermokosmetikaren mundura salto egin dute. Puntako teknologia erabiliz euskal labela duen kosmetika ezagutuko du aste honetako "Teknopolis" saioak.
Asteroko Koronabirusaren gakoak atalean anosmia izango du hizpide Ana Galarraga Elhuyarreko dibulgatzaileak, hau da, dastamen- eta usaimen-galera, koronabirusaren ohiko sintometako bat.
"Teknopolis" saioa larunbatetan izaten da ikusgai, 13:30ean ETB1en eta igandean, ordu berean, ETB2n. Bi emankizunak eitb.eus bidez ere jarraitu ahal izango da.