Itxi

Teknopolis

Teknopolis

Teknopolis

ETB1en eta ETB2n

Uraren ingurumarian, aste honetan, "Teknopolis"en

EITB Media

Errekako uraren egoera aztertuko dute eta basoko landaretzak uraren kalitatean duen eraginaz ere arituko dira.

  • Urari buruzko "Teknopolis" saioa.

    Urari buruzko "Teknopolis" saioa.

Mundu mailan ur-eskaria gero eta handiagoa da; edateko uren emaria, aldiz, gutxitzen ari da. Aste honetako "Teknopolis" programan basora joko dute uraz hitz egiteko. Izan ere, edateko uraren arazoari aurre egiteko garrantzitsua da, besteak beste, erreketako uraren egoera aztertzea. Lan horretan ari dira UPV/EHU-ko Ane Zabaleta eta Iñaki Antiguedad hidrologoak. Baso mota ezberdinek erreketako ur-emarian duten inpaktua aztertu nahi dute, ikerketek erakutsi baitute baso-kudeaketa egoki baten eta uraren kalitatearen arteko lotura zuzena dela.

Era berean, Neiker ikerketa zentroko ikertzaileak pinudi, eukaliptadi eta pagadiak aztertzen ari dira, ekoizten duten uraren ezaugarriak ezagutzeko helburuarekin. Izan ere, urak basoko lurzoruan zehar egiten du bidea erreketaraino, eta lur-motak ez ezik, basoko landaretzak ere eragina du uraren kalitatean.

Atariko probako protagonista Mikel Etxeberria Okariz beasaindarra izango da. Biologoa da, Udako Euskal Unibertsitateko natur zientzien sailburuetako bat, eta duela urte batzuk Euskalnatura.eus webgunea abiarazi zuen, naturazale gazteei zuzendutako dibulgazio proiektua.

Erakusketa ikusgarri batean ere izango da aste honetako saioa: Donostiako Alderdi Ederren 10 irudi handi daude. Eta irudi bakoitzean asmakuntza bat eta bere egilea; bere garaian arrakastarik izan ez zuten eta etorkizunerako funtsezkoak izan diren asmakizunak dira. Historia eta zientzia bat eginda. 

"Teknopolis" larunbat honetan izango da ikusgai 13:30ean ETB1en eta igandean, 13:30ean, ETB2n. Bi emanaldiak eitb.eus-en ere jarraitu ahal izango ditugu.