Itxi

Teknopolis

Teknopolis

Teknopolis

ETB1en eta ETB2n

Sumendia eta pandemia, aste honetan, "Teknopolis"en

EITB Media

La Palmako erupzioaren aitzakiarekin, EHUko bolkanologoekin sumendiei buruz arituko dira.

  • Iñaki Leturiak aurkeztuko du "Teknopolis".

    Iñaki Leturiak aurkeztuko du "Teknopolis".

Aste honetako "Teknopolis" saioak azkenaldian albistegiak irekitzen dituzten gaiei erreparatuko die, patxadaz eta sakon. Hasteko, bolkanologiaz arituko dira La Palmako sumendiaren aitzakian. Euskal Herriko Unibertsitateko adituekin sumendiei buruz hitz egingo dute, eta antzinako sumendien arrastoak aurkituko dituzte gugandik gertu.

La Palmako sumendiaren berri emateko erretrasmisio ikusgarriak iritsi zaizkigu sare sozialen bidez. Horietatik abiatuta, telebistako erretransmisio zaindu eta harrigarrienetako batzuk erakutsiko ditu saioak.

Bestalde, telebistan minutuak izan dituen gaia da koronabirusa. Ana Galarraga Elhuyarko zientzia dibulgatzailearekin hitzordua egingo dute pandemiari buruzko berrien errepasoa egiteko. 

"Teknopolis" larunbat honetan izango da ikusgai 13:30ean ETB1en eta igandean, ordu berean, ETB2n. Bi emanaldiak eitb.eus-en ere jarraitu daitezke.