Itxi

Teknopolis

Teknopolis

Teknopolis

ETB1 eta ETB2

Energia komunitatean, "Teknopolis" saioan, asteburuan

EITB Media

Iñaki Leturiak gidatutako saioan gizartearen energia-kontsumoari begiratuko diote eta kontsumitzaileak erdigunean jartzen dituzten proiektu batzuk ezagutaraziko dituzte. 

  • Iñaki Leturia "Teknopolis" saioko gidaria. Argazkia: EITB MEDIA

    Iñaki Leturia "Teknopolis" saioko gidaria. Argazkia: EITB MEDIA

Aste honetako "Teknopolis" programan gizartearen energia-kontsumoari begiratuko diote eta kontsumitzaileak erdigunean jartzen dituzten proiektu batzuk ezagutaraziko dituzte. 

Hasteko, Orexara joko dute hango energia-komunitatea ezagutzera. Eguzki-panelen bidez hornitzen dute argindarrez herria, eta horrekin aurrezten dutena behar dutenei laguntzeko erabiltzen dute. Energia berriztagarrien araudia asko ari da aldatzen azken urteetan, eta aukera berriak zabaltzen ari dira. Orexan, adibidez, Goiener energia berriztagarrien sorkuntza eta kontsumo kooperatiba izan dute bidelagun energia-proiektua sortzeko.

Gasteizko Koroatze auzoan, berriz, SmartEnCity proiektua abiatu dute trantsizio energetikoan aurrera egiteko. Auzoko eraikinen isolamendua hobetu dute, bero-sare bat instalatu dute eta mugikortasun jasangarriago baten alde egin dute. Mondragon Unibertsitateko ikertzaileek auzoko energia-kontsumoa monitorizatzen duen plataforma digital bat eraiki dute.

Atariko proba atalean, Euskal Herriko Unibertsitateko Ingeniaritza eskolan egingo dute hitzordua Olatz Azurza Zubizarreta donostiarrarekin. Ingeniaritza elektrikoko klaseak ematen ditu bertan, eta Ekopol ikerketa-taldeko kidea da. Goiener energia kooperatibaren sortzaileetako bat da, eta Mugarik Gabeko Ingeniaritza gobernuz kanpoko erakundeko kidea baita. Izan ere, ikerketa egiteaz aparte, gizartean eragitea garrantzitsua dela uste du. Berak dioen bezala, "ikerkekintza" egiten du.

"Teknopolis" larunbatetan izaten da ikusgai 13:30ean ETB1en eta igandeetan, 13:40ean, ETB2n. Bi emanaldiak eitb.eus-en ere jarraitzeko aukera izaten da.