Itxi

Tribuaren Berbak

Tribuaren Berbak

Tribuaren Berbak

22:20ean

Jendaurrean hitz egiteaz, 'Tribuaren Berbak' saioan

A.A.

EiTB

Zergatik kostatzen zaigu hainbeste jendaurrean hitz egitea? galderari erantzuten saiatuko dira Kike Amonarrizek gidatutako saioan Euskadi Irratiko eta ETBko kazetariekin.

0:22

Zergatik kostatzen zaigu hainbeste jendaurrean hitz egitea? Aste honetako 'Tribuaren Berbak' saioan, Kike Amonarriz Euskadi Irratiko eta Euskal Telebistako lankideekin mintzatuko da euren beldurrei buruz.

Jendaurrean hitz egiteak badu bere meritua eta ez da erraz menperatzen den trebezia. Publikoan aritzeak ezinegona sortzen du, baita jendaurrean hitz egiten ohituta daudenei ere. Manu Marañon komunikazio trebatzaileak, izu horiek nola gainditu azalduko du. Mirari Perez Gaztelu foniatrarekin ere izango dira, eta kaleko jendearen trebeziak ere bere lekua izango du saioan.

Diskurtsoa nola egituratu jakiteko, Joxerra Garziak jendaurrean esan beharreko mezua prestatzeko baliabideak aipatuko ditu. Koldo Amestoy ipuin kontalariak publikoaren arreta bereganatzeko erabiltzen dituen tekniken berri emango du, eta Olatz Beobide aktoreak gorputz hizkuntzaren garrantziaz arituko da.

'Tribuaren Berbak' saioa gaur gauean dago ikusgai ETB1en 22:20ean.