Itxi

Tribuaren Berbak

Tribuaren Berbak

Tribuaren Berbak

22:25ean

Iruñeko euskara hizpide, gaurko 'Tribuaren Berbak' saioan

A.E.

EiTB

Kike Diez de Ultzurrun itzultzaileak egingo dio gidari lana Kike Amonarrizi.

0:29

Nafarroako hiriburuan, Iruñean, izango da gaur gauean 'Tribuaren Berbak' saioa, euskararen egoera aztertzen. Kike Amonarrizek gidari berezia izango du, Kike Diez de Ultzurrun itzultzaileak gidatuko baitu Iruñeko kaleetan barna. Ibilaldi berezi honetan, Iruñeak eta euskarak bat egiten duten txokoak ezagutuko ditugu, garai batekoak eta baita gaur egungoak ere.

Gaiarre antzokian, Oier Zuñiga aktore eta margolariarekin izango da Amonarriz, euskarazko sorkuntzak eta antzerkigintzak Nafarroako hiri nagusian zein osasun duten jakiteko. Jon Mattin Matxain ikertzaileak Iruñean zientziaren eta euskararen artean uztartzerik den argituko du, euskarak ikasketa zientifikoetan duen egoera azalduko baitu.

Angel Erro idazlearekin ere egongo da Kike Amonarriz. Euskaldun berria izanda, euskarara nola lotu zitzaion jakingo dugu. Iruñeko kultur giroaz arituko da Erro, bere burua berrasmatzeko estrategia kultural bereziak sortu behar dituen mugimenduaz, alegia. Kalean iruindarrei beraiei galdetuko die Kikek zein den Iruñerrian euskaldunen ehunekoa.

Ondoren, Reyes Ilintxeta kazetariak Iruñeko euskaldun kopuruen bilakaeraz eta borrokaz hausnartuko du. Era berean, Iruñeko komunikabideen egoera zein den azalduko du Ilintxetak.

Gaur, 22:25ean, ETB1en eta eitb.eus-en ikusi ahal izango dugu Kike Amonarrizek gidatzen duen saioa.