Itxi

Azkenburukoak

Azkenburukoak

Azkenburukoak

Amonaren bizkotxoa
Amonaren bizkotxoa
Osagaiak
  • Flana egiteko:
  • 5 arrautza
  • Esnea - litro erdi
  • Azukrea - 125 g
  • Azukrea - 125 g (karamelua egiteko)
  • Banilla makiltxoa
  • Bizkotxoa egiteko:
  • 3 arrautza
  • 3 koilarakada azukre
  • 3 koilarakada irin
Prestaketa

Lehenik flanarekin hasiko gara. Esnea eta azukrea lapiko batean irakiten jarriko ditugu bainila makiltxoarekin. Irakiten hastean itzali eta sutatik erretiratuko dugu.

Karamelurako azukrea zartagin batean ipini eta sutan berotuko dugu karamelua lortu harte, eta flan moldeetan banatu eta hozten utziko dugu.

Ondoren, ontzi batean arrautzak ongi irabiatu eta esne beroa bertara gehitu. Ongi nahastu eta flan moldeetan banatu.

Maria bainuan jarriko dugu 25 minutuz. Maria bainua ondo egiteko ur gutxi jarri behar da azpilean eta arrautza oskolak erabili. Labea 160 gradutan berotzen jarri eta Maria bainuan sartuko ditugu flan moldeak 25 bat minutuz.

Atera baino 5 minutu lehenago bizkotxoa prestatzen hasiko gara. Horretarako arrautza gorringo eta zuringoak bi ontzitan banatu, azukrearen erdia (1,5 koilaradaka) gorringoak ditugun ontzira bota eta ongi nahastu.

Ondoren zuringoak irabiatzen hasi ongi harrotuak daudenean gainontzeko azukrea (1,5) gehitu.

Zuringoak gorringoekin nahastu eta irina gehitu eta nahastu.

Labean ditugun flanerak atera eta gainean goilarada bat bizkotxo gehitu.

Eta berriz ere labean sartu beste 5 bat minutuz. Atera eta hotzak daudenean moldeetatik atera.