'Km0' filosofian oinarritutako gastronomia saioa | Txoriene Jaionerekin eta Zigorrekin EITB

Txoriene

14:01

Txoriene

Sukaldaritza

Kuko jatetxeko Iker Markinez, 'Txoriene'n

Ormaiztegiko Kuko jatetxeko Iker Markinez 'Txorienen'n izango da bere errezeta goxoenen sekretuak azaltzen.

  • Iker Markinez | Txoriene

    Iker Markinez, Kuko jatetxekoa

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Ormaiztegin dago Kuko jatetxea, Zumalakarregi museotik gertu. Iker Markinez da lokal txiki eta atsegin horretako arduradun eta sukaldaria. Etxean bezala sentitzen da bezeroa Kukon, mimoz eta goxotasunez hartzen baitzaituzte Iker eta bere taldeak. Goxotasuna eta mimoa kartako plateretan ere nabaritzen da. Garain garaiko produktuak erabiltzen dira Kukon, urte-sasoi bakoitzeko produktuen arabera karta aldatuz. Guztia mimoz prestatzen dute, ukitu berezi eta berritzailea emanez plater bakoitzari. Ikerrek dioenez, "Kukon estilo berezia, propioa jarraitzen dugu eta osagai freskoekin jolastu egiten dugu sukaldean".

Iker Markinez beasaindarrak sukaldaritza ikasketak hainbat lekutan burutu ondoren, bere lokal propioa irekitzea erabaki zuen. Ormaiztegi aukeratu zuen bere proiektua abian jartzeko. Ordutik, bere lana goierritarrei eta eskualde kanpotik gerturatzen direnei eskaini die.

Xuban Intxaustik gidatzen duen "Txoriene" saioan bere errezeta goxoenen sekretuak azalduko ditu Ikerrek. Astelehenean espagetiak barrengorri eta tomatearekin eta 'Kikoman' kurruskariak prestatuko ditu. Astearteko errezetak, berriz, Kantauriko antxoa frijitua piperradarekin eta ziza nahaskia izango dira. Barazki panatxea entsaladan, urdaiazpiko frijitu eta Idiazabal gaztarekin eta anana errea prestatuko ditu asteazkenan. Osteguneko platerak amonaren bizkotxoa eta arrozezko odolki buñueloak Gernikako piperrekin izango dira eta azkenik, ostiralean, txekor azpizuna foie eta Porto saltsarekin eta almejak txakoli erara prestatuko ditu.

 

Iruzkinak

  • Publizitatea
    logo eitb nahieran
    Publizitatea
    Floorren arauak Ezarrita dagoenaren aurkako arauak ezartzen Floorren arauak
    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena