Itxi

Bigarrenak

Bigarrenak

Bigarrenak

Legatz-kokotea
Legatz-kokotea
Osagaiak
  • -Legatz-kokotea
  • -Perrexila
  • -Baratxuria
  • -Gatza
  • -Pipermina
  • -Jilibijia
  • -Oliba-olioa
Prestaketa

Hasteko, legatz-buruari azala kendu eta uraz ondo garbitu.

Buruari kokotxa atera eta gerorako erreserbatu.

Legatz-buruari gatza bota eta besugeran jarri. Arraina hidratatzeko eta besugeran dagoela azala ez galtzeko, jilibijiaz busti.

Besugera parrillan ipini eta kokotea egiten utzi. Alde bat eginda dagoela uste duzunean, buelta eman eta beste aldea egiten utzi. Prest dagoenean, platereratu.

Parrilan zartagi bat jarri eta baratxuria, oliba-olioa eta pipermina bertara bota. Errefrito hau legatz-kokotearen gainetik bota eta perrexil txikituarekin apaindu.

Parrilan beste zartagi bat jarri eta kokotxa bertan ipini, gatza bota eta buelta eta buelta egin.

Kokotxa beste plater batean aurkeztu.