Replace this text with the error page you would like to serve to clients if your origin is offline.
lehenengoak

Barazkiak bigunduko ditugu oliotan; tipula, azenarioa eta brunoise eran ebakitako piper berdea.
Prestatu salda, pipermin eta piper txorizero batekin, barazkiak biguntzen ari garen bitartean. Patatak zuritu eta kraskatuko ditugu. Barazkiak bigundutakoan, patatak gehituko ditugu, bai eta salda ere (aurrez pipermina eta piper txorizeroa birrinduta). Patata egosten utziko dugu, baina haustera iritsi gabe.
Dadotan ebakiko dugu hegaluzea, eta gatza eta piperbeltza gehituko dizkiogu. Hegaluzea patatetara bota, eta irakiten utziko dugu.
© EITB - 2026 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa
