Itxi

Txoriene

Txoriene

Txoriene

Txoriene

Jokin jatetxeko Javier Ortuondo 'Txoriene'n

Bermeon dago Jokin jatetxea eta bertan prestatzen dituen platerak egiten erakutsiko digu Xuban Intxaustik gidatutako saioan.

  • Jokin jatetxeko Javier Ortuondo 'Txoriene'n

    Jokin jatetxeko Javier Ortuondo 'Txoriene'n

Jokin jatetxeko Javier Ortuondo izango da 'Txoriene' gastrotalkeko hamargarren gonbidatua. Bermeoko portuan dago Jokin jatetxea eta Javier da bertako sukaldaria. Xuban Intxaustiren 'Txoriene' etxean, jatetxean prestatzen dituzten hainbat plater egiten erakutsiko digu.

Itsasoari begira dago Javier Ortuondok gidatzen duen jatetxea eta bertatik paisaia zoragarriez gozatzeko aukera dago. Euskal sukaldaritzako platerik ohikoenak dastatu daitezke eta garaian garaiko produktuak dira nagusi. Baina batez ere arrainak dira Jokineko sukaldeko protagonistak. Jatetxearen ondoan dagoen portura heltzen diren arrainak zuzenean doaz sukaldera, freskotasuna eta kalitatea bermatuz. Hegaluzea, erreboiloa, legatza, txipiroiak edo itsas zapoa ohiko jakiak dira Jokineko kartan.

Xuban Intxaustik gidatzen duen 'Txoriene' saioan bere errezeta goxoenen sekretuak azalduko ditu Javierrek. Astelehenean hegaluzea bermeotar erara eta gazta moussea marrubiekin prestatuko ditu. Asteartean, berriz, hegaluze entsalada eta itsas zapoa Jokinen erara. Asteazkeneko errezetak legatz frijitua eta erreboiloa barazkiekin dira, eta ostegunekoak, ogi xerra txigortuak eta txipiroitxo tipulaztatuak. Ostiralean, azkenik, txerri hankak eta marmitakoa prestatuko ditu.